Argazkiak inprimatu
Argazkiak inprimatu
Argazkiak inprimatu aplikazioarekin argazkiak
inprimatzeko, Argazkiak atalean, kameran, argazki
editorean, edo argazki ikustailean nahi duzun argazkia
eta inprimaketa aukerak hautatu.
Argazkiak inprimatu aplikazioa erabili argazkiak USB
kable bateragarri baten edo Bluetooth
konektibitatearen bidez inprimatzeko. Hari gabeko
LAN sarea ere erabil dezakezu argazkiak inprimatzeko.
Memoria txartel bateragarri bat sartzen baduzu,
argazkiak memoria txartelean gorde eta, gero,
inprimagailu bateragarri batetan inprima ditzakezu.
.jpeg formatuan dauden argazkiak bakarrik inprima
ditzakezu. Kamerarekin ateratako irudiak .jpeg
formatuan gordetzen dira automatikoki.