Nokia N79 - Bateria eta kargagailuaren informazioa

background image

Bateria eta kargagailuaren informazioa

Bateria eta kargagailuaren

informazioa

Telefonoa bateria kargagarri batekin elikatzen da.

Telefono honekin erabili beharreko bateria honakoa

da: BL-6F. Baliteke Nokia konpainiak bateria modelo

gehiago eskuragarri izatea telefono honentzat.

Telefono hau ondorengo bateriek emandako

energiarekin erabili behar da: AC-5, AC-8, DC-1, DC-8,

DC-9 . Kargagailuaren modelo zenbakia ezberdina izan

daiteke entxufe motaren arabera. Entxufe ezberdinak

ondorengoen bidez identifikatzen dira: E, EB, X, AR, U,

A, C edo UB.
Bateria behin eta berriro kargatu edo deskargatu

daiteke, baina azkenerako agortu egiten da. Hitz

egiteko eta egoneko tarteak ohi baino nabarmen

laburragoak badira, bateria aldatu egin beharra dago.

Nokia konpainiak homologatutako bateriak eta

bateria kargatzeko Nokia konpainiak zure

telefonorako diseinaturiko kargagailu homologatuak

soilik erabili. Onartu gabeko kargagailu edo bateria bat

erabiltzeak sute, leherketa, isurketa edo bestelako

arriskuren bat suposa lezake.
Bateria lehenengo aldiz erabiltzeko, edo bateria

luzaroan erabili ez baldin bada, beharbada

kargagailua konektatu, deskonektatu eta berriz ere

konektatu egin beharko da bateria kargatzen has

dadin. Bateria guztiz deskargatuta baldin badago,

kargagailuaren ikurra pantailan agertu arte edo deirik

egin ahal izan arte minutu batzuk igaro litezke.
Bateria kendu aurretik, beti telefonoa itzali eta

kargagailua deskonektatu.
Kargagailua erabiltzen ari ez bazara, desentxufatu eta

telefonotik deskonektatu. Ez utzi guztiz kargatutako

bateriarik kargagailura konektatuta, gehiegi

kargatzeak bateriaren iraupena labur baitezake.

Guztiz kargatutako bateria erabili gabe utziz gero,

pixkanaka deskargatu egingo da.
Bateria 15º eta 25º artean gordetzen saiatu.

Tenperatura oso altu edo baxuek bateriaren bizitza eta

gaitasuna murrizten dituzte. Baliteke bateria beroa

edo hotza duen telefonoak denboraldi batean ez

funtzionatzea. Bateriaren errendimendua asko

gutxitzen da zero azpiko tenperaturetan.
Ez zirkuitu-laburrik eragin bateriari. Nahi gabe

zirkuitu-laburra sor daiteke, metalezko objekturen

batek (txanpon bat, klip bat edo axota bat, adibidez)

bateriaren terminal positibo (+) eta negatiboak (-)

zuzenean konektatzen baditu (horiek banda

metalikoen antza dute baterian). Sakelean edo poltsan

ordezko bateria bat eramanez gero hori gerta liteke.

179

Bateria eta kargagailuaren inform

azioa

background image

Terminaletan zirkuitu-laburrik gertatuz gero, bateria

edo konektatutako objektua hondatu egin litezke.
Bateriak ez sutara bota, lehertu egin daitezke eta.

Hondatuta egon arren, lehertu egin daitezke. Bateriak

botatzeko garaian, tokian tokiko arauak bete behar

dira. Ahal dela, birziklatu. Ez bota etxeko gainerako

hondakinekin batera.
Telefono edo bateriak ez desmuntatu, moztu, ireki,

bihurritu, deformatu, zulatu edo txikitu. Bateriak

isuririk izanez gero, likidoa begietatik eta azaletik

urrun mantendu. Likidoa begietan sartu edo azalera

eroriz gero, berehala urarekin garbitu edo

medikuarengana joan.
Ez ezazu bateria itxuraldatu eta ez iezaiozu objektu

arrotzik sartu. Era berean, ez ezazu bateria ur edo

beste likidoren batean murgildu edo busti.
Bateriaren erabilera okerrak sute, leherketa edo

bestelako arriskuren bat eragin lezake. Telefonoa edo

bateria eroriz gero, gainazal gogor batera bereziki, eta

kaltetu egin dela irudituko balitzaizu, eraman ezazu

zerbitzu zentroren batera erabiltzen jarraitu aurretik.
Bateria dagokion helbururako bakarrik erabili. Ez

erabili hondatuta dagoen kargagailu edo bateriarik.

Zure bateria umeen eskuetatik urrun mantendu.