Nokia N79 - Etxeko sarea

background image

Etxeko sarea

Etxeko sarea

Zure telefonoa Universal Plug and Play (UPnP)

gailuarekin bateragarria da eta Digital Living Network

Alliance (DLNA) konpainien aliantzaren ziurtapena du.

. WLAN sargunea edo WLAN routerra erabil ditzakezu

etxeko sarea sortzeko. Ondoren WLAN sarerako

onartzen duten UPnP gailu bateragarrietara konekta

zaitezke. Zure telefono mugikorra, ordenagailu

bateragarria, soinu sistema edo telebista izan litezke

bateragarriak, edo soinu sistemari edo telebistari

konektatutako hari gabeko multimedia hartzaile

bateragarria, baita ere.
Zure telefono mugikorreko multimedia fitxategiak,

beste UPnP gailuekin eta etxeko sarea erabiltzen duten

DLNA ziurtapena daukaten gailu bateragarriekin

partekatu eta sinkroniza ditzakezu. Etxeko sareko

funtzionaltasuna gaitzeko eta ezarpenak kudeatzeko,

aukeratu

>

Tresnak

>

Konektibitat.

>

Etx.

media

. Etxeko sarean dauden gailuetako multimedia

fitxategiak zure telefonoan, ordenagailuan, soinu

sistema edo telebista bezalako beste gailu

bateragarrietan ikusteko eta erreproduzitzeko, Etxeko

multimedia aplikazioa ere erabil dezakezu.
Telefonoko multimedia fitxategiak sareko beste gailu

batean erakusteko, Argazkiak aplikazioan fitxategi bat

aukeratu, jarraian

Aukerak

>

Erak. etxeko sare

bidez

eta azkenik gailua.

Etxeko sarean telefonoaren WLAN funtzioa

erabiltzeko, WLAN konexio bat ezarri behar duzu eta

UPnP konexioarekin bateragarriak diren gailu gehiago

eduki.
Zure etxeko sarea konfiguratu ondoren, argazkiak,

musika eta bideoak zure lagunekin eta familiarekin

partekatu ahal izango dituzu etxean. Zure multimedia

fitxategiak multimedia zerbitzari batean gorde edo

etxeko zerbitzari bateragarri batetik berreskuratu ahal

izango dituzu. Zure telefonoan gordetako musika

erreproduzitu ahal izango duzu DLNA ziurtapena duen

etxeko estereo sistema erabiliz, erreprodukzio

zerrendak eta bolumen maila zuzenean zure

telefonoan kontrolatuz. Zure telefonoaren

kamerarekin egindako argazkiak telebista pantaila

bateragarri batean ikusi ahal izango dituzu, dena

telefonoarekin WLAN sarean kontrolatuz.
Etxeko sareak WLAN konexioaren segurtasun

ezarpenak erabiltzen ditu. WLAN azpiegiturako sare

batetan, etxeko sarearen funtzioa erabili eta WLAN

sargunea eta kodeketa gaitu.
Telefonoa etxeko sarera konektatuko da gailu

bateragarri baten konexio eskaera onartzen baduzu

98

Etxeko sarea

background image

edo telefonoan multimedia fitxategiak ikusi,

erreproduzitu edo kopiatzen badituzu, baita beste

gailuak bilatzen badituzu ere.