Segurtasun informazio
garrantzitsua
Etxeko WLAN sare bat konfiguratzerakoan, kodeketa
metodoa erabili zure sarbide puntuan eta, gero, etxeko
sarera konektatu nahi dituzun gailu guztiak ere
kodetu. Gailuen gida liburuak irakurri. Pasahitzak eta
gailutik urrun gorde, leku seguru batetan.
WLAN konexioaren sarbide puntuaren ezarpenak
telefonoan ikus ditzakezu.
Etxeko sarea ad hoc modua erabiliz sortzen baduzu,
WLAN segurtasun modua
ataleko kodeketa metodo
bat erabili interneteko sarbide puntua ezartzerakoan.
Honela, nahi ez duzun jendea zure etxeko sarera
konektatzea eragotziko du.
Telefonoak beste gailu bat zure etxeko sarera
konektatzen saiatzen ari dela abisatuko dizu. Ez onartu
konexio eskaera ezezagunak.
Kodetu gabeko sare batean WLAN konexioa erabiltzen
baduzu, partekatzea desaktibatu, edo ez partekatu
multimedia fitxategi pribatuak.