Datu konexioak eta sarguneak
Zure gailuak datu-paketeen konexioak onartzen ditu
(sare zerbitzua), GSM sarean GPRS konexioa, esaterako.
Gailua GSM eta UMTS sareetan erabiltzen denean, aldi
berean datu konexio asko egon daitezke aktibatuta eta
sarguneek datu konexio bat parteka dezakete. UMTS
sarean, datu konexioek aktibatuta jarraitzen dute
ahots-deietan.
WLAN konexioa ere erabil daiteke. Aldi bakoitzean
konexio bakarra egon daiteke aktibo hari gabeko LAN
sare batean, baina interneteko sargune bera aplikazio
bat baino gehiagok erabil dezakete.
Datu konexio bat ezartzeko sargune bat behar da.
Sargune mota desberdinak zehatz daitezke, adibidez:
●
MMS sargunea multimedia mezuak bidali eta
jasotzeko
●
Interneteko sargunea (IAP) mezu elektronikoak
bidali eta jasotzeko eta internetera konektatzeko
Zure zerbitzu-hornitzaileari galdetu lortu nahi duzun
zerbitzuarentzako zein sargune mota behar den. Datu-
pakete konexio zerbitzuei buruzko eskuragarritasuna
168
Ez
arpenak
eta harpidetzari buruz gehiago jakiteko jar zaitez
harremanetan zure zerbitzu hornitzailearekin.