Internet deien inguruan
Internet bidezko dei zerbitzuarekin (sare zerbitzua),
Internet bidezko deiak egin eta jaso ditzakezu.
Internet bidezko deiak ordenagailuen, telefono
mugikorren eta VoIP gailu baten eta ohiko telefono
baten artean ezar daitezke.
Zerbitzua erabili ahal izateko, zerbitzuan harpidetu eta
erabiltzaile kontua izan behar duzu.
Internet bidezko deia egin edo jasotzeko, WLAN sareko
zerbitzu eremuan izan eta Internet bidezko dei
zerbitzu batetara konektatuta egon behar duzu.
Internet bidezko deiak
aktibatu
Internet bidezko deiak egin edo jasotzeko, zure
zerbitzu hornitzailearekin harremanetan jarri Internet
bidezko deietarako konexio ezarpenak jasotzeko.
Ezarpenak instalatu ondoren, Internet bidezko
deietarako tabulazio berria agertuko da
Kontaktuak
-n.
Internet bidezko deien zerbitzura konektatzeko, zure
telefonoa sare zerbitzuko eremuan izan beharko da.
1.
Zure Internet bidezko deien zerbitzua aktibatzeko,
ireki
Kontaktuak
.
2.
Joan Internet bidezko deien tabulaziora eta
Aukerak
>
Aktibatu zerbitzua
aukeratu.
Hari gabeko LAN konexio eskuragarriak bilatzeko,
Aukerak
>
Bilatu WLANa
aukeratu.
Aholkua: Internet bidezko deien zerbitzua
aktibatu duzunean, ahots dei arrunta egin
dezakezun edozein aplikaziotik egin dezakezu
Internet bidezko deia.