Kamera
Kamera
Zure Nokia N79-k kamera bi ditu. Kamera nagusia,
bereizmen handikoa, gailuaren atzeko aldean dago.
Bigarren kamerak bereizmen gutxiago du eta aurreko
aldean dago. Bi kamerak erabil ditzakezu argazkiak
egin eta bideoak grabatzeko.
Telefonoak 2592 x 1944 pixel arte arteko bereizmena
onartzen du. Gida honetan irudiaren bereizmena
modu ezberdinean azal daiteke.
Argazkiak eta bideoklipak Argazkietan gordetzen dira.
Egindako argazkiak JPEG formatuan daude. Bideoak
MPEG-4 formatuan gordetzen dira .mp4 luzapenarekin
edo 3GPP formatuan .3gp luzapenarekin (partekatze
kalitatea).
Argazki eta bideo berrientzako memoria libratzeko,
adibidez, fitxategiak PC bateragarri batetara transferi
ditzakezu USB kable bateragarri batekin eta fitxategiak
telefonotik ezabatu. Telefonoak memoria beteta
dagoenean informatuko dizu. Orduan uneko biltegian
memoria libra dezakezu edo erabiltzen ari den
memoria aldatu.
Argazkiak eta bideoak bidaltzeko hainbat aukera
dituzu, hala nola, multimedia mezuak, mezu
elektronikoak (eranskin gisa) edo bestelako konexio
moduak, Bluetooth konektibitatea edo hari gabeko
LAN konexioa, esaterako. Lineako album batera ere igo
ditzakezu.