Argazki kameraren ezarpenak
Ezarpen nagusiak aldatzeko,
Aukerak
>
Ezarpenak
aukeratu eta hauetatik:
●
Irudiaren kalitatea
— Bereizmena ezarri (kamera
nagusian bakarrik). Argazkiaren kalitatea ona bada
leku gehiago beharko du memorian.
●
Gehitu albumera
— Argazkia album batean gorde,
Argazkiak atalean.
●
Grabatu kokapena
— Argazki bakoitzari GPS
bidezko kokapen koordenatuak gehitzeko,
Jarrita
aukeratu. Baliteke denbora behar izatea GPS
84
Kam
era
seinalea jasotzeko edo baliteke seinalea eskuragarri
ez egotea.
●
Erakutsi hartutako irudia
— Aukeratu irudia atera
ondoren ikusi nahi duzun edo berehala argazkiak
ateratzen jarraitu nahi duzun.
●
Lehenets. irudiaren izena
— Ateratako
argazkientzat izen lehenetsi bat zehaztu.
●
Handit. zoom digit.
— Ezarpena kamera nagusian
bakarrik dago eskuragarri.
Jarrita (jarraitua)
aukerarekin zooma pixkanaka eta jarraian
gerturatzen da, zoom digitaletik handitutako zoom
digitalera,
Jarrita (etenda)
aukerarekin, berriz,
zooma gelditu egingo da zoom digitaletik
handitutako zoom digitalera igaro aurretik eta
Kenduta
aukerarekin zooma mugatu egingo da
argazkiaren bereizmena ez aldatzeko. Handitutako
zooma gaira gerturatzea irudiaren kalitatea baino
garrantzitsuagoa denean bakarrik erabili. Zoom
digitala duen irudiaren kalitate orokorra zooma ez
duen irudi batena baino baxuagoa izango da beti.
●
Jaso tonua
— Kliskagailuaren tonua aukeratu
irudia ateratzerakoan.
●
Erabiltzen ari den mem.
— Argazkien kokapena
aukeratu.
●
Berrez. kameraren ezarp.
— Kameraren
lehenetsitako ezarpenetara itzultzeko.