Bluetooth konexioa
Bluetooth konexioa
Hari gabe konekta zaitezke beste gailu
bateragarrietara Bluetooth konektibitatea duten
beste telefono mugikor, ordenagailu, entzungailu eta
autorako kitekin.
Konexioa irudiak, bideoklipak, musika eta soinuklipak,
oharrak bidaltzeko erabil dezakezu, baita zure
ordenagailu bateragarritik fitxategiak transferitzeko
edo irudiak inprimagailu bateragarri batetan
inprimatzeko ere erabil dezakezu.
Bluetooth konexioa irrati uhinen bidez egiten denez,
konektatutako gailuek ez dute elkarri begira egon
beharrik. Baina gehienez elkarrengandik 10 metrora
(33 oinera) egon behar dute eta, hala ere,
interferentziak jasan ditzakete tarteko hormak edo
tresna elektronikoak direla eta.
Telefonoa bateragarria da Bluetooth 2,0
zehaztapenarekin eta profil hauek onartzen ditu:
Audio/bideo banaketa orokorraren profila, audio
banaketa aurreratuaren profila, urruneko kontroleko
audio/bideo profila, oinarrizko irudigintza profila,
markatze sareen profila, fitxategi transferentzia
profila, mugikorren profila, entzungailuen profila,
interfaze gizatiarreko gailuen profila, Object Push
profila, SIM sargune profila, sinkronizazio profila, serie
ataken profila eta kontaktuetarako sargune profila.
40
Konexi
oak
Bluetooth teknologia onartzen duten beste gailu
batzuekiko bateragarritasuna ziurtatzeko, modelo
honetarako Nokiak onartutako osagarri
homologatuak erabili behar dira bakarrik. Beste
gailuen fabrikatzaileekin egiaztatu gailu horiek
telefono honekin bateragarriak ote diren.
Bluetooth teknologia darabilten funtzioek bateria
indar gehiago behar dute eta, beraz, bateriaren
iraupena murrizten dute.
Telefonoa blokeatuta dagoenean ezin da Bluetooth
teknologia erabili.