WLAN konexioak
WLAN erabili ahal izateko Interneteko WLAN sargune
bat (IAP) sortu behar duzu. Sargunea erabili
internetera konektatu behar diren aplikazioentzako.
Ikus "WLAN interneteko sarguneak"39.
Garrantzitsua: Zure haririk gabeko LAN
konexioaren segurtasuna hobetzeko, kodeketa-
metodoren bat gaitu beti. Kodeketa-metodoren bat
erabiltzeak inor zure datuetan baimenik gabe sartzeko
arriskua murrizten du.
WLAN interneteko sargunea erabiliz datuen konexio
bat sortzen duzunean, WLAN konexio bat ezartzen.
WLAN konexio aktiboa amaitzen da datuen konexioa
amaitzen duzunean.
WLAN erabili dezakezu ahots-dei batean edo datu-
paketea aktibatuta dagoenean. WLAN sargune batera
soilik egon zaitezke konektatua aldi berean, baina
aplikazio askok interneteko sargune bera erabili
dezakete.
Telefonoa offline profilean badago WLAN ere erabili
dezakezu (eskuragarri badago). Gogoratu segurtasun
baldintza aplikagarri guztiak bete behar direla haririk
gabeko WLAN konexio bat ezarri eta erabiltzerakoan.
Aholkua: Telefonoa identifikatzen duen
multimedia sargunearen kontrol (MAC) helbide
bakarra egiaztatzeko, *#62209526# sartu
egonean moduan.