Nokia N79 - Sarbide kodeak

background image

Sarbide kodeak

Koderen bat ahaztu baduzu, jar zaitez harremanetan

zerbitzu hornitzailearekin.

Identifikazio zenbaki pertsonaleko kodea

(PIN) — Kode honek zure SIM txartela baimendu

gabeko erabileraren kontra babesten du. PIN

kodeak (4tik 8 digitura) gehienetan SIM

txartelarekin batera dator. PIN kodea hiru aldiz

segidan gaizki idazten baduzu, kodea blokeatu

egingo da eta PUK kodea beharko duzu

desblokeatzeko.

UPIN kodea — Kode hau USIM txartelarekin batera

dator. USIM txartela SIM txartelaren bertsio hobetu

bat da eta UMTS telefonoekin bateragarria da.

PIN2 kodea — Kode hau (4tik 8 digitura) SIM txartel

batzuekin dator eta beharrezkoa da zure telefonoko

funtzio batzuetara sartu ahal izateko.

Blokeo kodea (edo segurtasun kodea) — Blokeo

kodeak zure gailua erabilera baimendu gabearen

kontra babesten lagunduko dizu. Kodea sor eta alda

dezakezu eta zure gailua kodea eskatzeko ezar

dezakezu. Kode berria ezkutuan, leku seguru

batetan eta telefonotik urrun gorde. Kodea ahazten

baduzu eta gailua blokeatuta badago, zure gailuak

zerbitzuak beharko ditu eta baliteke kostuak

egotea. Informazio gehiago jasotzeko, joan zaitez

Nokia Care puntura edo zure zerbitzu-

hornitzailearengana.

18

La

guntza bilatu

background image

Desblokeatzeko gako pertsonala (PUK) eta PUK2

kodea — Kode hauek (8 digitu) beharrezkoak dira

blokeatutako PIN edo PIN2 kodeak aldatzeko,

hurrenez hurren. Kodeak SIM txartelarekin batera ez

badatoz, jar zaitez harremanetan zure SIM

txartelaren operadorearekin.

UPUK kodea — Kode hau (8 digitu) beharrezkoa da

blokeatutako UPIN kodea aldatzeko. Kodea USIM

txartelarekin batera ez badator, jar zaitez

harremanetan zure USIM txartelaren

operadorearekin.