Nabigazioa
Ahotsez lagundutako pausokako Gidatu & Oinez
nabigazio zerbitzua edo Oinezko nabigazio zerbitzua
soilik erosteko, aukeratu
Aukerak
>
Gehigarriak
>
Nab. geh.
edo
Oinez
. Zerbitzuak kreditu txartelarekin
edo telefono fakturaren bidez ordain daitezke (zure
sarearen zerbitzu-hornitzaileak onartzen badu).
Gidatzeko nabigazioa
Gidatu & Oinez nabigazio zerbitzua erosteko, aukeratu
Aukerak
>
Gehigarriak
>
Nab. geh.
.
Nabigazioa lehenengo aldiz erabiltzerakoan, ahotsez
lagundutako nabigaziorako hizkuntza aukeratu behar
da eta ahotsaren fitxategiak deskargatu aukeratutako
hizkuntzan. Ahotsaren fitxategiak Nokia Map
Loaderren bidez ere deskarga daitezke.
Ikus "Mapak
deskargatu"56.
Hizkuntza beranduago aldatzeko, Mapak aplikazioaren
ikuspegi nagusian, aukeratu
Aukerak
>
Tresnak
>
Ezarpenak
>
Nabigazioa
>
Ahots bidezko
gidaritza
eta hizkuntza bat, eta deskargatu ahotsaren
fitxategiak aukeratutako hizkuntzan.
Oinezko nabigazioa
Oinezko nabigazio zerbitzua erosteko, aukeratu
Aukerak
>
Gehigarriak
>
Oinez
.
Oinezko nabigazioak eta gidatzekoak hainbat
ezberdintasun dituzte: Oinezko ibilbideak gidatzeko
nabigazioaren murrizketak alde batera uzten ditu,
58
Mapak
norabide bakarreko kaleak eta biratzeko debekuak
esaterako, eta oinezkoentzako guneak eta parkeak
kontutan hartzen ditu. Halaber, oinezkoen guneei eta
kale txikiei lehentasuna ematen die eta errepideak eta
autobideak alde batera uzten ditu. Oinezko ibilbide
baten luzera gehienez 50 kilometrora mugatuta dago
(31 miliara) eta gehienez 30 km/h-ko abiadurara (18
milia/h). Abiadura muga gainditzen bada, nabigazioa
eten egingo da eta abiadura jaistean berrekingo zaio
nabigazioari.
Pausokako nabigazioa edo ahotsezko lagundutako
nabigazioa ez daude eskuragarri Oinezko nabigazioan.
Honen ordez, gezi handi batek ibilbidea adierazten du
eta pantailaren azpiko aldean agertzen den gezi txiki
batek helmuga erakusten du. Satelite ikuspegia
Oinezko nabigazioan soilik dago eskuragarri.
Nahi duzun tokira nabigatu
Ahotsez lagundutako GPS nabigazioaren bidez helbide
batera joateko, aukeratu mapako edo emaitzen
zerrendako kokapen bat eta aukeratu
Aukerak
>
Gidatu hona:
edo
Honaino ibili
.
Nabigazioan ikuspegi batetik bestera aldatzeko,
mugitu ezkerrera edo eskuinera.
Nabigazioa gelditzeko, sakatu
Gelditu
.
Nabigazio aukerak hautatzeko, sakatu
Aukerak
nabigatzerakoan. Gidatzeko nabigazioa aktibatuta
badago, menu bat erakutsiko da hainbat aukerekin.
Menuko aukerek hainbat tekla dituzte esleituta.
Adibidez, sakatu 2 ahotsezko komando bat
errepikatzeko, 3 egun eta gau moduen artean
aldatzeko eta 4 uneko kokapena gordetzeko.