Mapak deskargatu
Mapak aplikazioan mapa bat arakatzerakoan,
automatikoki mapa berri bat deskargatzen da
dagoeneko deskargatutako mapek estaltzen ez duten
eremu batera mugitzen zarenean. Datu kontagailuari
esker (kB), transferitutako datu kopurua ikus daiteke
pantailan. Kontagailuak sareko trafikoa erakusten du
mapak arakatu, ibilbideak sortu edo sarean kokapenak
bilatzerakoan. Mapak deskargatzean datu kopuru
handiak igor daitezke zerbitzu-hornitzailearen
sarearen bidez. Datuak igortzeko tarifei buruzko
informazioa jasotzeko, jo ezazu zure zerbitzu
hornitzailearengana.
Telefonoak mapak automatikoki ez deskargatzeko,
adibidez, ibiltaritzan zaudenean edo zerbitzu
gehigarriek mapei buruzko datu gehiago behar
dituztenean, aukeratu
Aukerak
>
Tresnak
>
Ezarpenak
>
Internet
>
Piztean konektatu
>
Ez
.
Memoria txartelean mapak edo ahotsez lagundutako
nabigaziorako fitxategiak gordetzeko kokapena
zehazteko, aukeratu
Aukerak
>
Tresnak
>
Ezarpenak
>
Mapa
>
Geh. mem. erabilera
>
Gehien. mem. txart.
. Aukera hau eskuragarri egoteko
memoria txartelak sartuta eta kokapen lehenetsi gisa
zehaztuta egon behar du. Memoria beteta dagoenean,
maparik zaharrena ezabatzen da. Gordetako mapen
datuak Nokia Map Loader PC softwarearen bidez ezaba
daitezke.
Nokia Map Loader
Nokia Map Loader mapak Internetetik jaitsi eta
memoria txartel bateragarri batean instalatzeko
erabiltzen den ordenagailurako softwarea da. Pausoz
pausoko nabigaziorako ahots fitxategiak ere jaits
daitezke.
Nokia Map Loader erabiltzeko, aurrez ordenagailu
bateragarri batean instalatu behar duzu.
Ordenagailurako softwarea www.nokia.com/maps
gunean jaitsi dezakezu. Pantailako argibideak jarraitu.
Mapak aplikazioa erabili eta mapak gutxienez behin
arakatu behar dituzu Nokia Map Loader erabili baino
lehen. Nokia Map Loaderrek Mapak aplikazioaren
historia erabiltzen du deskargatu beharreko maparen
bertsioa egiaztatzeko.
PCarentzako softwarea zure ordenagailuan instalatu
ondoren, mapak deskargatzeko ondoko urratsak
jarraitu:
1.
Telefonoa PCra konektatu USB kable bateragarri
baten bidez.
Masa biltegia
gisa USB konexioa
aukeratu.
2.
Ireki Nokia Map Loader zure PCan. Nokia Map
Loaderrek deskargatu beharreko mapen bertsioa
egiaztatzen du.
3.
Aukeratu nahi dituzun mapak edo ahots fitxategiak
eta telefonoan deskargatu eta instalatu.
56
Mapak
Aholkua: Nokia Map Loaderrekin datu-
transferentzien gastua murriztuko duzu.