Mapei buruz
Erabiltzailearen gidan aipatutako funtzioez gain,
Mapak 2.0 aplikazioarekin oinezko eta gidatuzko
nabigazioetarako eta trafiko informazioa eskuratzeko
lizentziak eros ditzakezu. Mapak aplikazioa GPS
bateratuekin zein GPS hartzaile eramangarriekin erabil
dezakezu.
Mapak 2.0 lehenengoz erabiltzerakoan, Interneteko
sarbide-puntua zehaztu beharko duzu zure uneko
kokapenari dagozkion mapak deskargatzeko.
Beranduago sarbide-puntua aldatzeko, hautatu
Aukerak
>
Tresnak
>
Ezarpenak
>
Internet
>
Lehenetsitako sarbidea
(konektatuta zaudenean
soilik erakusten da).
Mapak aplikazioa irekitzerakoan Internetera
automatikoki konektatzea nahi baduzu, hautatu
Aukerak
>
Tresnak
>
Ezarpenak
>
Internet
>
Piztean konektatu
>
Bai
.
Telefonoa etxekoa ez den sare batera konektatzean
ohar bat jasotzeko, aukeratu
Aukerak
>
Tresnak
>
Ezarpenak
>
Internet
>
Roaming oharra
>
Aktibatu
(konektatuta zaudenean bakarrik ikusiko
da). Sare zerbitzu hornitzailearengana jo ibiltaritza
kostuei buruzko informazio gehiago lortzeko.
Ia mapa digital gehienak neurri batean edo bestean
zehaztu gabe edo osatu gabe daude. Ez oinarritu
telefono honetan ematen diren mapetan soilik.
Mapak deskargatzean datu kantitate handiak igor
daitezke zure zerbitzu hornitzailearen sarearen bidez.
Datuak igortzeko tarifei buruzko informazioa
jasotzeko, jo ezazu zure zerbitzu-hornitzailearengana.