Posta elektronikoaren ezarpenak
Posta elektronikoa erabiltzeko interneteko sargune
(IAP) baliodun bat eduki behar duzu telefonoan eta
posta elektronikoko ezarpenak behar bezala zehaztu
behar dituzu.
Ikus "Sarbide-puntuak"169.
Aparteko kontu elektroniko bat eduki behar duzu.
Jarraitu zure urrutiko postontziaren zerbitzariak eta
internet hornitzaileak (ISP) eskainitako argibideak.
Mezularitzaren pantaila nagusian
Postontzi berria
hautatzen baduzu baina kontu elektronikoa ezarrita ez
baduzu, bat ezartzeko eskatuko zaizu. Posta
elektronikoaren ezarpenak posta elektronikoaren
morroiarekin zehazten hasteko, hautatu
Hasi
.
Postontzi berri bat sortzen duzunean, postontziari
esleitutako izenak Postontzi berria ordezkatzen du
Mezularitzaren pantaila nagusian. Guztira sei
postontzi eduki ditzakezu.