Windows Media Playerrekin transferitu
Musika sinkronizatzeko funtzioak Windows Media
Playerren bertsioaren arabera ezberdinak izan
64
Mu
sika karp
eta
daitezke. Informazio gehiagorako, jo Windows Media
Player gidara edo laguntzara. Argibide hauek Windows
Media Player 11 bertsioari dagozkie.
Eskuzko sinkronizazioa
Eskuz sinkronizatuta mugitu, kopiatu edo ezabatu
nahi dituzun abestiak eta zerrendak aukeratzen
dituzu.
1.
Telefonoa Windows Media Playerrera
konektatutakoan, aukeratu telefonoa eskuineko
zerrendan gailu bat baino gehiago badaude
konektatuta.
2.
Ezkerreko leihoan sinkronizatu nahi dituzun
ordenagailuko fitxategiak aukeratu.
3.
Abestiak arrastaka eraman eskuineko
Sinkronizazio zerrendara.
Sinkronizazio zerrendaren gainean gailuko
memoria eskuragarria ikusten da.
4.
Abestia edo albumak ezabatzeko, Sinkronizazio
zerrendan elementu bat aukeratu, eskuineko
botoiarekin klik egin eta Zerrendatik ezabatu
aukeratu.
5.
Sinkronizatzen hasteko, egin klik Sinkronizatzen
hasi aukeran.
Sinkronizazio automatikoa
1.
Windows Media Playerren sinkronizazio
automatikoa aktibatzeko, egin klik
Sinkronizazioa fitxan, aukeratu Nokia telefonoa
> Sinkronizazioa zehaztu... eta markatu Gailu
hau automatikoki sinkronizatu laukia.
2.
Automatikoki sinkronizatu nahi dituzun zerrendak
aukeratu Zerrenda eskuragarriak leihoan eta
egin klik Gehitu aukeran.
Aukeratutako fitxategiak Sinkronizazio zerrenda
leihora transferitzen dira.
3.
Sinkronizazioaren konfigurazioa amaitzeko egin
klik Amaitu aukeran.
Gailu hau automatikoki sinkronizatu laukia
markatuta dagoenean eta telefonoa ordenagailura
konektatzen duzunean, telefonoko musika biltegia
automatikoki eguneratzen da Windows Media
Playerren aukeratutako zerrendaren arabera.
Zerrendarik aukeratzen ez bada ordenagailuko musika
biltegi osoa sinkronizatzen da. Telefonoan behar adina
memoriarik geratzen ez bazaizu, Windows Media
Playerrek eskuzko sinkronizazioa aukeratzen du
automatikoki.
Sinkronizazio automatikoa geratzeko, egin klik
Sinkronizazioa fitxan eta aukeratu Geratu Nokia
telefonoaren sinkronizazioa.