Nokia N79 - N-Gage gailuari buruz

background image

N-Gage gailuari buruz

N-Gage mugikorrentzako joko plataforma bat da,

Nokia telefono mugikor bateragarri zenbaitentzako

eskuragarria. N-Gage jokoetara, jokalarietara eta

edukietara zure telefonoko N-Gage aplikazioaren

bitartez sar zaitezke. Jokoak ere deskarga ditzakezu

eta zure ordenagailuarentzako zenbait funtzioetan sar

zaitezke www.n-gage.com helbidean.
N-Gage gailuarekin, jokoak deskargatu eta erosi

ditzakezu, eta bakarrik edo zure lagunekin jokatu. Joko

saiakuntzak deskarga ditzakezu joko berriak

probatzeko, eta gustuko dituzunak erosi. Halaber, N-

Gage gailuak beste jokalariekin kontaktuan egoteko

modua eskaintzen du, baita zure puntuazioak eta

jokoan lortutako bestelako irabaziak partekatzeko ere.
N-Gage erabiltzeko, GPRS edo 3G konexioa behar duzu.

WLAN ere erabili ahal izango duzu eskuragarri

dagoenean. Konexioa lineako zenbait funtzioetara

sartzeko ere behar izango duzu, adibidez, jokoak

deskargatzeko, jokoen lizentzietarako, jokalari

anitzekin jokatzeko edo txateatzeko. Konexioa lineako

edo jokalari anitzeko jokoetan parte hartzeko, edo

beste jokalariei mezuak bidaltzeko beharko duzu.
N-Gage zerbitzu guztiek, N-Gage zerbitzarietara

konektatzea eskatzen dutenek, adibidez, joko

fitxategiak deskargatzea, jokoak erostea, lineako

jokoak, jokalari anitzekin jokatzea, jokalari izena

sortzea, txateatzea eta mezuak bidaltzea, datu kopuru

handien transmisioa eragiten dute.
Zure zerbitzuaren hornitzaileak datuen

transferentziagatik kobratuko dizu. Datuen

transferentzia planen inguruko informazio

gehiagorako, jar zaitez zure zerbitzu mugikorren

hornitzailerakin harremanetan.