
Nokiaren Bideo Zentroa
Nokiaren Bideo Zentroarekin (sareko zerbitzua),
bideoak deskargatu eta haiekin airetik lan egin
dezakezu Interneteko bideo zerbitzu
bateragarrietatik, datu-paketeak edo WLANa erabiliz.
Halaber, bideoak ordenagailu bateragarri batetik
telefonora transferi eta Bideo Zentroan ikusi daitezke.
Bideoak deskargatzeko datu-paketeen sarguneak
erabiltzeak zure zerbitzu hornitzailearen saretik datu
kantitate handiak bidaltzea esan nahiko luke. Datuak
igortzeko tarifei buruzko informazioa jasotzeko, jo
ezazu zure zerbitzu-hornitzailearengana.
Telefonoak zerbitzu lehenetsiak eduki ditzake.
Zerbitzu hornitzaileek dohaineko edukia eskaini
dezakete edo bestela gastuak kobratu. Prezioak
zerbitzuan begiratu edo zerbitzu hornitzaileari
galdetu.