Nokia N79 - Sareko zerbitzuak

background image

Sareko zerbitzuak

Telefonoa erabiltzeko haririk gabeko zerbitzu-hornitzaile

baten harpidedun izatea beharrezkoa da. Telefonoko

aukera askotan sareko aukera bereziak behar dira. Aukera

horiek ez daude erabilgarri sare guztietan, zenbait sarek

zerbitzu-hornitzaileekin akordio bereziak izatea eska

dezakete sareko zerbitzuak erabili aurretik. Sareko

zerbitzuak erabiltzean datu-transmisioak gauzatzen dira.

Jo zerbitzu-hornitzailera zure hornitzailearen sareko eta

roaming sareetako datu-transmisio tarifak ezagutzeko.

Zure zerbitzu-hornitzaileak azal diezazuke zerbitzuaren

funtzionamendua, baita honen kostua ere. Sare batzuek

muga batzuk jartzen dituzte, sareko zerbitzuak

erabiltzeko garaian. Esate baterako, sare batzuek ez

9

Se

gu

rtasuna

background image

dituzte hizkuntzei lotutako karaktere eta zerbitzu guztiak

onartzen.
Zure zerbitzu-hornitzaileak telefonoko zenbait aukera

ezgaitzeko edo ez aktibatzeko eskatu liezazuke. Kasu

horretan, aukera horiek ez dira telefonoko menuan

agertuko. Era berean, telefonoak konfigurazio berezia

izan dezake, menuen izen, hurrenkera edo ikono

desberdinak izanik, adibidez. Azalpen gehiago jasotzeko

jo ezazu zure zerbitzu-hornitzailearengana.
Telefono honek TCP/IP protokoloetan dabiltzan WAP 2.0

protokoloak (HTTP eta SSL) onartzen ditu. Halere,

telefonoko zenbait aukera erabiltzeko, MMS, web

arakatzea eta posta elektronikoa adibidez, sareak

teknologia horiek onartu behar ditu.

10

Se

gu

rtasuna