Nokia N79 - Zure telefonoa

background image

Zure telefonoa

Gida honetan deskribatzen den haririk gabeko telefonoa

(E)GSM 850, 900, 1800,1900 eta UMTS 900, 2100 MHz

sareak erabiltzeko homologatuta dago. Sareei buruzko

informazio gehiago jasotzeko jo ezazu zure zerbitzu-

hornitzailearengana.
Telefonoko aukerak erabiltzeko garaian, lege guztiak bete

eta tokian tokiko ohiturak eta besteen pribatutasun eta

legezko eskubideak errespetatu behar dira, copyright

eskubideak barne.

8

Se

gu

rtasuna

background image

Copyright babesa dela eta, argazkiak, musika eta

bestelako edukiak kopiatu, aldatu, igorri edo bidali edo

birbidaltzea galarazita egon liteke.
Telefonoak hainbat konektibitate metodo onartzen ditu.

Ordenagailuek bezalaxe, telefonoak ere birusak eta

bestelako eduki kaltegarriak jaso ditzake. Mezu,

konektibitate eskaera, bilaketa eta deskargekin kontu

berezia izan. Software kaltegarrien aurkako babes egokia

eskaintzen duten iturri fidagarrietako zerbitzu eta

softwareak bakarrik instalatu eta erabili. Hala nola,

Symbian Signed ziurtagiria dutenak edo Java Verified™

azterketa gainditu dutenak. Zure telefonoan eta hari

konektatutako edozein ordenagailutan birus kontrako

edo bestelako segurtasun softwarea instalatzea

gomendatzen da.
Zure telefonoak bitartekarien webguneetarako lotura eta

laster-markak izan ditzake instalatuta. Zure telefonoaren

bitartez beste bitartekarien webguneetara sartzeko

aukera izan dezakezu. Bitartekarien webguneak ez daude

Nokia konpainiarekin afiliatuta eta Nokia konpainiak ez

du hauen inolako ardurarik bere gain hartzen. Webgune

hauetara sartzea erabakiz gero, eduki edo segurtasun

neurriak hartzea gomendatzen da.

Abisua: Iratzargailua ez beste aukerarik

erabiltzeko, telefonoak piztuta egon behar du. Ez piztu

telefonoa, haririk gabeko gailuen erabilerak

interferentziarik edo arriskurik sor badezake.

Bulegoko aplikazioek Microsoft Word, PowerPoint, eta

Excel-en (Microsoft Office 2000, XP, eta 2003) ezaugarri

orokorrak onartzen dituzte. Fitxategi mota guztiak ezin

dira ikusi edo aldatu.
Telefonoan gordetako informazio garrantzitsuaren

segurtasun-kopiak egin edo informazio hori idatziz

gordetzea gomendatzen da.
Beste edozein gailutara konektatu aurretik, gailu horren

erabiltzaile-gida irakurri, segurtasunari buruzko

xehetasunen berri jasotzeko. Ez konektatu produktu

bateraezinik.
Baliteke gidako irudiak zure telefonokoen berdinak ez

izatea.