Balizko ingurune leherkorrak.
Itzali telefonoa leherketa arriskua dagoen edozein
ingurutan eta errespetatu argibide eta seinale guztiak.
Ibilgailuaren motorra itzali beharreko guneak ere
leherketa arriskudun ingurutzat hartzen dira. Inguru
hauetan sor litezkeen txinpartek suteak edo
leherketak eragin ditzakete eta, hauen ondorioz,
zauriak edo heriotza. Itzali telefonoa gasolindegietan,
batez ere gasolina-hornigailuen inguruan. Errespetatu
irrati uhinak darabiltzaten tresnei buruzko arauak,
gasolindegietan, erregai biltegietan, fabrika
kimikoetan edo leherketak gauzatzen diren
inguruetan. Leherketa arriskuko inguruak ongi
seinaleztatu egon ohi dira, baina ez beti. Inguru hauen
artean aipagarriak dira itsasontzietako kubiertak,
produktu kimikoen garraioak edo biltegiak, edo airean
partikula kimikoak, adibidez, hautsa, granaila edo
metal-hautsa dauden inguruak. Fabrikatzaileengana
jo erregai likidoak (butanoa, propanoa etab.)
darabiltzaten ibilgailuen edo tresnen inguruan
telefonoa erabiltzea segurua den jakiteko.