Nokia N79 - Inguru eragilea

background image

Inguru eragilea

Telefono honek irrati frekuentzien aurrean jasan

daitezkeen arriskuei buruzko arautegia betetzen du,

betiere, belarriaren ondoan posizio normalean

erabiltzen denean , edo gutxienez gorputzetik 1,5

zentimetro (5/8 hazbete)ko distantziara dagonean.

Telefonoa gorputzarengandik hurbil zorro babesle

batean, gerriko poltsatxo batean edo euskarri batekin

erabiliz gero, honek ez luke metalik eraman behar eta

telefonoa gorputzetik aurrez aipatutako distantziara

eraman beharko zenuke.
Datu fitxategiak edo mezuak bidaltzeko, telefono

honek kalitate honeko sare konexioa eskatzen du. Kasu

batzuetan, datu fitxategi edo mezuen igorpenak

atzeratu egin daitezke konexio egokia erabilgarria

egon arte. Ziurta ezazu gorago aipatutako banatze

distantzien jarraibideak betetzen direla igorpena

bukatu arte.
Telefonoaren atal batzuk magnetikoak dira.

Telefonoak material metalikoak erakar ditzake. Ez

itzazu jarri kreditu txartelak edo beste biltegiratzeko

modu magnetikorik gailuarengandik hurbil; bestela,

gordetzen duen informazioa ezabatu daiteke.