Larrialdi deiak
Garrantzitsua:Telefono mugikorrek, telefono
hau barne, irrati seinaleak, haririk gabeko eta
lehorreko sareak eta erabiltzaileak programatutako
funtzioak erabiliz funtzionatzen dute. Zure gailuak
internet bidezko ahots deiak onartzen baditu
(interneteko deiak), mugikorra eta interneteko
telefonoa biak aktibatu. Honela, telefonoak larrialdi
deiak egiteko mugikorraren sarea eta internet
hornitzailea erabiliko ditu aktibatuta badaude. Ez da
uneoro konektatzeko aukera izatea ziurtatzen. Ez
zaitez inoiz egon telefono mugikor baten menpe
komunikazio garrantzitsuetarako, adibidez, osasun
larrialdi baterako.
Larrialdiko deiak egiteko:
1.
Telefonoa itzalita baldin badago, piztu ezazu.
Seinaleak behar besteko indarra daukan begiratu.
Telefono motaren arabera, baliteke ondorengoak
ere egin behar izatea:
●
SIM txartel bat sartu, telefonoak bat badarabil.
●
Aktibatu dituzun zenbait dei murrizketa ezgaitu.
●
Profila hegaldi edo lineaz kanpoko modutik
modu aktibo batera aldatu.
2.
Sakatu “Bukatu” (“End”) tekla behar bezain beste,
bistaratutakoa ezabatu eta gailua deietarako prest
jartzeko.
186
Segurtasunari buruzko
info
rm
azio
g
ehigarria
3.
Sartu zauden tokiko larrialdi zenbaki ofiziala.
Larrialdi zenbakiak tokiaren arabera alda daitezke.
4.
Sakatu deitzeko tekla.
Larrialdi dei bat egitean, eman ezazu beharrezko
informazio guztia ahalik eta zehatzen. Zure gailu
mugikorra komunikatzeko modu bakarra izan daiteke
istripu bat dagoen tokian. Deia ez bukatu hori egiteko
baimenik ez den bitartean.