ZIURTAGIRI INFORMAZIOA (SAR)
Telefono honek irrati uhinekiko arriskuari
buruzko arauak betetzen ditu.
Zure telefono mugikorra irrati-igorlea eta irrati-
hargailua da. Araudi internazionalek gomendatzen
duten irrati uhinekiko arrisku egoerara ez heltzeko
diseinatua dago. Araudi hauek ICNIRP elkarte zientifiko
independenteak garatuak izan ziren; pertsona guztiak
babesteko marjina daukate, adina edo osasuna
kontutan izan gabe.
Telefono mugikorren arriskuen kontrako araudiak
Berariazko Absortzio Tasa (Specific Absorption Rate)
edo SAR moduan ezagutzen den neurri unitate bat
erabiltzen du. ICNIRP araudian ezartzen den SAR
limitea 2.0 watt/kilogramo (W/kg)-koa da, 10 gramoko
ehunean erabilita batezbeste. SAR probak
funtzionamendu posizio estandarretan egiten dira,
telefonoak potentzia mailarik altuenean transmititzen
duen bitartean probatutako frekuentzia banda
guztietan. Funtzionatzen ari den telefono baten
egungo SAR maila, gehiengo balioaren azpitik egon
daiteke, zeren telefonoa sarea atzitzeko behar duen
indarra erabiltzeko bakarrik diseinatuta baitago.
Kantitatea faktore batzuen arabera alda daiteke,
adibidez, sare estazio gune batekiko zein hurbil
zauden. SAR balio altuena ICNIRP araudien azpitik
gailua belarrian erabiltzeko honakoa da: 1,40 W/kg.
Gailuak izan ditzaken osagarri eta ekipamenduak
erabiltzeak SAR balio ezberdinak eman ditzake. SAR
balioak proba eta informazio nazionalen eskakizunen
eta sareko bandaren araberakoak izan daitezke. SAR-i
buruzko informazio gehiago jasotzeko kontsultatu
ezazu produktuari buruzko informazioa helbide
honetan: www.nokia.com.
187
Segurtasunari buruzko
info
rm
azio
g
ehigarria