Entzungailua
Entzungailu bateragarriak konekta ditzakezu
telefonora. Baliteke kable modua aukeratu behar
izatea.
27
Telefonoa
Abisua: Aurikularrak
erabiliz gero, kanpotik datozen
zaratak entzuteko gaitasuna
galdu dezakezu. Ez erabili
aurikularrak zure segurtasuna
arriskuan jar badezakezu.
Entzungailu batzuk bi zatitan
datoz, urruneko kontrol
unitatea eta aurikularrak.
Urruneko kontrol unitateak
mikrofono bat eta deiak egin
edo amaitzeko teklak, bolumena
egokitzeko teklak eta musika edo bideoak
erreproduzitzeko teklak dauzka. Aurikularrak
urruneko kontrol unitatearekin erabili ahal izateko,
unitatea gailuko Nokia AV konektorean (3,5 mm)
konektatu eta, gero, aurikularrak unitatera konektatu.
Eskulibreko telefono deiak egiteko, entzungailua
urruneko kontrol unitate bateragarri batekin erabili,
edo gailuaren mikrofonoa erabili.
Dei baten bitartean bolumena egokitzeko, zure
gailuaren edo ahal bada, entzungailuko bolumen tekla
erabili. Entzungailu batzuk multimedia bolumen
kontrolak dituzte, musikaren eta bideoen bolumena
egokitzeko bakarrik erabiltzen direnak.
TV irteera kable bateragarri bat ere konekta dezakezu
telefonoko Nokia AV konektorera (3,5 mm).
Irteera seinala igortzen duen produkturik ez
konektatu, gailua kalte bailezakete. Ez ezazu tentsio
iturririk konektatu Nokia AV Connector-era.
Nokiak telefono honekin erabiltzeko onartu ez duen
entzungailu edo bestelako gailu osagarriren bat Nokia
AV Connector-era konektatzerakoan, ahots mailei
arreta berezia ipini.
Bolumenaren eta