Orrialdeetan nabigatu
Mini Map eta orrialdearen ikuspegiak informazio
kopuru handia duten web orrialdeetan nabigatzen
laguntzen dute.
Mini Map arakatzailearen ezarpenetan ezarria
dagoenean eta web orrialde handi batean mugitzen
ari zarenean, Mini Map-ek arakatzen ari zaren web
orrialdearen ikuspegi bat ireki eta erakusten du.
Mini Map ezartzeko,
Aukerak
>
Ezarpenak
>
Orokorra
>
Mapa txikia
>
Aktibatu
aukeratu.
Mini Map-an mugitzeko, ezkerretara, eskuinetara, gora
edo behera mugitu. Nahi duzun kokapena aurkitzen
duzunean, utzi mugitzeari. Mini Map desagertu egiten
da eta aukeratutako kokapenean uzten zaitu.
Informazio kopuru handi bat duen web orrialde bat
arakatzen duzunean,
Orri-ikuspegia
erabili dezakezu
orrialdeak daukan informazio mota ikusteko.
Uneko orrialdearen orrialde ikuspegia erakusteko, 8
sakatu. Orrialdeko nahi den lekua aurkitzeko, gora,
behera, ezkerretara edo eskuinetara mugitu. 8 sakatu
zooma berriz hurbildu eta orrialdearen zati zehatz bat
ikusteko.